HMS Erebus (1826)

HMS Erebus (1826)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaPembroke Dockyard (en) Itzuli
Ekoizpen-lekuaPembroke Dock
Historia
Voyage of the H.M.S. Erebus & Terror1839ko iraila - 1843ko irailaren 4a
Franklinen espedizio galdua1845eko maiatzaren 19a - 1848ko apirilaren 22a
Gila jartzea 1824ko urria
Uretaratzea 1826ko ekainaren 7a
Ship abandonment 1848ko apirilaren 22a
Berraurkikuntza 2014ko irailaren 2a
KudeatzaileaRoyal Navy
Erregistro-herrialdeaBritainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua

HMS Erebus ontzi bat zen Hecla klasekoa, Sir Henry Peake-k diseinatua eta Britainia Handiko Itsas Armadak 1826an eraikia Pembroke-ko ontzioletan, Galesen. Erebus izenak “infernuaren sarrerako iluntasuna” esan nahi du Greziako mitologian. Garai hartan Itsas Armadak horrelako izenak jartzen zizkien bere gerra-ontziei (Erebus, Terror, Fury, Fantome…), izua eragiteko etsaien artean.[1] HMS Erebus ontziak 372 tona pisatzen zuen, eta bi mortero zeuzkan, bat 330 mm.koa eta bestea 254 mm.koa, eta 10 kanoi. Ontziak parte hartu zuen Ross espedizioan 1839 eta 1843 urteen artean, eta abandonatua izan zen Franklinen espedizio galduan. 2014ko irailean, haren bila urte asko igarota, aurkitu egin zituzten haren ontzi-hondakinak O’Reilly uhartearen mendebaldean, Maud Erreginaren golkoko uretan, Ozeano Artikoan.[2]

Antartikako Erebus mendia ontzi honen omenez izendatua izan zen.

  1. 1955-, Hutchinson, Gillian,. Sir John Franklin's Erebus and Terror expedition : lost and found. ISBN 1472948696. PMC 968290387. (Noiz kontsultatua: 2019-01-04).
  2. (Ingelesez) Sep 27, Janet Davison · CBC News · Posted:; September 28, 2015 5:00 AM ET | Last Updated:; 2015. «New photos show more HMS Erebus artifacts, but HMS Terror still missing | CBC News» CBC (Noiz kontsultatua: 2019-01-04).

Developed by StudentB